12/11/07

Zer da arbel digitala ?

Arbel digitalaren definizio eman baino lehen, bi mota daudela esan behar da:arbel digitala eta arbel digital interaktiboa .


-Arbel digitala:sistema teknologikoa da , ordenagailu batez eta bideoproiektore batez osatua dagoena .Hauek ahalbidetzen dute bideoak eta eduki digitalak proiektatzea , taldean ikusteko formato egokian adieraziz.Elakrreragin daiteke ordenagailuko teklatua eta arratoia erabiliz.



-Arbel digital interaktiboa:sistema teknologikoa da , ordenagailu batez, bideoproiektore batez eta kontrolerako erakusle gailua.Hauek ahalbidetzen dute bideoak eta eduki digitalak gainazal interaktibo batetan proiektatzea. Gainazalean zuzenean elkarreragin daiteke.

Arbel digitalaren azalpen bideoa


Día de Internet (12) - ZappInternet



Bideo honetaz gain , web orrialde honetan aurkitu dezakegu arbel digitalari buruzko informazio gehiago .

Arbel digitalaren oinarrizko elementuak

1.Ordenagailu multimedia: DVD-a , bozgorailuak eta mrikofonoa beharrezkoak dira.Teklatu eta arratoi batek jarduera eta ikasleen partehartzea erraztu dezakete .

2.Interneteko konexioa : Abiadura handikoa bada hobeto

3.Bideoproiektore bat: Teilatuan kokatuta baldin badago hobeto litzateke eta aktibatzeko urrutiko aginte bat erabiliko da, erraza eta botoi guxikoa.

4.Arbel txuri bat edo pantaila: Hobeto da arbel xuria lortzea, zeren bertan idatzi baitaiteke argazkien gainean eta testuen gainean.

Elementu hauetaz aparte beste elementu batzuk erabili daitezke :

1.Webcam txiki bat
2.Imprimatzaile bat
3.Eskaner bat
4.Soinua handitzeko sistema
5.Telebista antena lotzeko ordenagailu sarrera
6.MAgnetiskopio txiki bat

Non kokatu arbel digitala?

Arbel digitala kokatzeko lau aukera ditugu:
1.Arbel digitalaren klasea:eskola batetara lehenengo aldiz arbel digitalaren kit bat ailegatzean, normalean berariazko gela batean kokatuko da , irakaslee guztiek erabiliko dutena bertara ikasleak eramanez.

2.Arbel digitala irakaslearen gelan:gela libre bat ez dagoenean, arbela irakasle baten gelan kokatuko da , erabiltasuna handia izango dela pentsatuz.Hau da , gehien erabiliko guenaren gelan.

3.Arbel digitala informatika gelan:gaur egun beharrezkoa da eskola batentzat arrbel digital bat edukitzea informatika klasean.Modu oso egokian irakatsi daiteke programa informatiko bat erabiltzen eresua haien aurrean azaltzen bada.

4.Arbel digital mugikorra:Nahiz eta aholku gisa esaten den arbel digitala ez mugikorra izatea hibeagoa dela , egoera jakin batzuetan arbela mugikorra izatea hoberena da.Beharrezko elementuak armairu mugikorretan sartu egiten dira mugitzeko errazagoak izateko.

Arbel digitalak ekarritako ekarpenak hezkuntza eta ikaskuntzari

Hainbat arrazoi daude arbel digitalaren arrakasta azaltzen dutenak:

- Erabiltzeko oso erraza.
- Modu azkarrean lortu dezakegu multimedia informazioa, munduaren leiho bat izanik.
- Informazioa bat-batean lortzen dugu, denbora aurreztuz.
- Arazoak sortzen ez dituen eta oso garbia den teknologia.
- Kanal telematikoen erabilera kolektiboa ahalbidetzen du.
- Azalpenen jarraipena errazten du.
- Ikasleek modu aktiboago batean garatu egiten dituzte haien gaitasunak.
- Irakasleek haien autoestima profesionala gehitzen dute.
- Egunero gauza berriak ikastea ahalbidetzen du.

Hala ere, arazo batzuk aurkitu ditzazkegu teknologia berri honen inguruan:

Arbelaren eboluzioa